Sendagai biologiko

Sendagai biologiko edo biologiko[1], iturri biologikoetatik garatutako edozein farmakori deritzo. Produktu horiek erauzketa zein semisintesi bidez lortu dira. Sintesi bidez ekoiztutako gainontzeko farmakoetatik desberdintzen dira eta txertoak, odola, odol konposatuak, alergenoak, zelula somatikoak, terapia genetikoak, ehunak, proteina birkonbinatu terapeutikoak eta zelula terapian erabilitako zelula biziak sartuko dira biologikoen artean. Azken horiek karbohidratoz, proteinez edo azido nukleikoz osatuta egon daitezke; baita molekula horiez egindako konbinazio konplexu, zelula bizi zein ehunez ere. Konposatu horiek (edo horien aitzindari nahiz konposatuek) iturri bizidunetatik isolatu dira-gizaki, animali, landare, onddo, mikrobio.

Sendagai biologiko termino inguruan aldagai ugari daude, talde eta entitateen araberakoa, alegia. Sendagai biologiko arloaren barne, terminoak aldaera bat edo beste izango du. Agentzia erregulatzaile batzuek medikamentu biologiko edo produktu biologiko terapeutikoa terminoak erabiltzen dituzte produktu makromolekularrak izendatzeko; horien artean, protein eta azido nukleikoan oinarritutako farmakoak; odola, odol osagai edo txertoetatik bereizteko aipa daitezke. Azken horiek zuzenean iturri biologikoetatik[2][3] garatzen dira. Espezialitate farmazeutikoak, sendagai sailkapen mota bat, medikamentu garestiak eta biologikoak izan ohi dira[4][5][6][7]. Medikamentuen Agentzia europarra terapia aurreraturako medikamentu (ATMPs ingelesez[8]) terminoa erabiltzen du giza erabilera duten sendagaientzako, eta horien iturri "gene, zelula edo ehun ingeniaritza" denean; baita terapia geniko, zelula somatiko terapia, ehun ingeniaritza eta horien konbinazioetan oinarritutako sendagaiak ere. Termino horrek ez du zentzu handiri izango testuinguru horretatik kanpo.

Genetan edo zeluletan oinarritutako sendagaiak biomedikuntzako [9]ikerketan nagusi ohi dira, eta beste tratamenduak erabili ezin ezean badira hautagai.

Zenbait jurisdikzioetan, sendagai biologikoak modu desberdinean erregulatzen dira beste osasun produktu eta farmako sinpleekin alderatuz.

Biofarmakalogia terminoa erabili ohi da sendagai biologikoak aztertzeaz arduratzen den farmakologia arloa izendatzeko.

  1. «biological | Definition of biological in English by Oxford Dictionaries» Oxford Dictionaries | English (Noiz kontsultatua: 2018-03-27).
  2. (Ingelesez) Food and Drug Administration. 2018-03-17 (Noiz kontsultatua: 2018-03-27).
  3. (Biochemist), Walsh, Gary. (2003). Biopharmaceuticals : biochemistry and biotechnology. (2nd ed. argitaraldia) J. Wiley ISBN 9780470843260. PMC 51922758..
  4. (Ingelesez) Specialty drugs in the United States. 2018-03-24 (Noiz kontsultatua: 2018-03-27).
  5. (Ingelesez) Gleason, Patrick P.; Alexander, G. Caleb; Starner, Catherine I.; Ritter, Stephen T.; Houten, Holly K. Van; Gunderson, Brent W.; Shah, Nilay D.. (2015-09-15). «Health Plan Utilization and Costs of Specialty Drugs Within 4 Chronic Conditions» Journal of Managed Care Pharmacy 19 (7): 542–548.  doi:10.18553/jmcp.2013.19.7.542. (Noiz kontsultatua: 2018-04-02).
  6. (Ingelesez) Thomas, Katie; Pollack, Andrew. (2015-07-15). «Specialty Pharmacies Proliferate, Along With Questions» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2018-04-02).
  7. (Ingelesez) Murphy, Chad, O.. (PDF) "Specialty Pharmacy Managed Care Strategies". (Noiz kontsultatua: 2018ko apirilaren 2an).
  8. (Ingelesez) «Advanced therapies - Public Health - European Commission» Public Health (Noiz kontsultatua: 2018-04-02).
  9. (Gaztelaniaz) Biomedicina. 2018-02-12 (Noiz kontsultatua: 2018-04-02).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search